2011/02/14

ITSUSIAK

Kaximiro bizikletaz kaletik zihoanean, Ernestinak ikusi eta agurtu zuen. Baina Kaximiro ez zen konturatu...
Goiz horretan oso ederra zegoen. Kaximiro eta Ernestina oso-oso lagunak ziren. Beti elkarrekin egoten ziren. Kaximiro oso itsusia zen; baina Ernestina, berriz, eder-ederra zen. Kaximiro Ernestinaz maitemindua zegoen. Berak ez zekiena, Ernestina ere berataz maitemindua zegoela. Neskatoa oso ausarta zen eta Kaximirori esan zion sentitzen zuena. Kaximirok ez zuen sinesten, baina berak ere esan zion sentitzen zuena. Hilabeteak pasa eta gero, ezkontzaren eguna zenean eta muxua elkarri eman zutenean, Ernestina Kaximiro bezain itsusia egin zen. Baina horrek ez zituen gauzak aldatu, asko maite ziren biak. Urteak pasa eta gero, bi ume izan zituzten; Ernestino eta Kaximira oso zoriontsuak izan ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario